infor 4.1

 
Kaixo:
Horrela funtzionatzen du ordenagailuak. Argazki hauek Google-tik lortu dut, zuen informaziorako.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------


Bideo hauekin ordenagailua nola funtzionatzen den jakingo duzue.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
                                                 TOKI-ALAI
Toki-alai nire ikastetxea da, hau da, nik hemen ikasten dut.
Oso ikastetxe ona da, lagun asko egin ditut hemen, gainera irakasleak oso atseginak dira; bueno,baten bat ez da oso ona.
Ikastetxe hau kanpotik ikusterakoan, inpresio txarra hartzea normala da kartzela bat dirudielako, baina barrutik ikustean, gauza aldatuko da; nire eskola barrutik oso polita da, ginera guk, ikasleok, plastikan egindako lanak paretetan daude jarriak edozeinek ikusi ahal izateko.
http://www.tokialai.org/






GABONAK!!!!
Azkenean Gabonak iritsiko dira. nik gogo askorekin itxaroten ditut Gabonak. Gabonetan, opariak iristen direlako, gainera, familiarekin elkartzen gara bazkaltzeko eta afaltzeko. Momentu oso alaiak dira!
Nik aurten, suposatzen dut etxerako lanak egingo ditudala, gainera irakurri beharko dut, euskarakoak liburu bat bidaliko digulako Gabonetarako.
Baina bueno, bi azken gauza hauek kenduta Gabonak oso alaiak izango dira
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
                                          Toki-Alaiko Patioa
Toki-Alaiko, nire ikastolako, patioa ez da oso handia, bakarrik futbolean aritzeko zelaitxo txiki bat dauka, bi saskibaloi zelai ditu, baina saski gehienak (bat izan ezik) puskatuak daude. Gainera ikasleak, lagunekin hitz egiten egoteko oso toki txikia dugu. Lehengo urtean, esertoki batzuk jarri zituzten, baina bi egun barru haietako erdiak puskaturik zeuden; horregatik ikastetxeak hauek kentzeko erabaki zuen.
Baina okerrena ez da hori; okerrena da, euria egiten duenean ez dagoela egoteko tokirik eta lagunekin pasilloetan egon behar gara asperturik.
Horrela da nire ikastolako patioa, txikia eta zaharra;  baina bueno, duguna da eta honekin konformatu beharko gara.
 ////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////
ESKUBALOIA:
Eskubaloia, nik praktikatzen dudan kirola da. Kirola honetan; talde bakoitzeko sei jokalariek jolasten dute atezain batekin batera.
Zelaiak, luzeran 60 metro ditu eta zabaleran 30 metro. Ikusi dezakezuenez, zelaia ez da oso handia, baina pentsatzen duzuena baina askoz gehiago nekatzen du eskubaloiak, kirol honetan, denbora guztian tentsioan zaudelako eta ezin delako ia deskantsatu. Gainera entrenamenduak oso gogorrak dira, eta ia egunero fisikoa asko landu behar da, horregatik asko nekatzen zara, baina ez hori bakarrik; baita ere teknika landu behar da, bestela fisikoarekin bakarrik ez duzu ezer lortuko.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Nire taldea:
Nire taldea, C.D. Bidasoa da.Nik talde honetan jolasten dut.
Aurten ez goaz oso ondo (5.), baina lehengo urtean, Españako txapelketara iritxi ginen eta han Barça-ren kontra jolastu genuen.
Talde honetan lagun asko egin ditut eta, entrenamenduetan oso ondo pasatzen dugu.
Entrenatzaileak ere oso atseginak dira, baina batzuetan bronka handiak botatzen dizkigute.
Bueno nire taldean gauza askoz gehiago gertatzen dira baina ezin ditut kontatu.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
A ze bideoa!!
Atzo oso bideo polita ikusi nuen; hemen, eskubaloian sartutako golik oberenak ikusten ziren. A ze golak!!
niri gehien gustatzen zaidana, bosgarrena da.
Zuek zer diozue??

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Orain eskubaloiko bi bideo eskainiko dizkizuet. Hauek Youtubetik atera ditut, espero dut gustatzea
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------  Orain eskubaloiari buruzko informazioa aurkitzeko webgune batzuk jarriko ditut.
Oso onak dira, benetan.
http://www.asobal.es/noticia.php?id=4015
http://www.rfebm.net/index.asp
http://barbolax.blogspot.com.es/
http://www.mibalonmano.com/

No hay comentarios:

Publicar un comentario